Biharko Kortezubiko XII. Mendi Martxan bi ibilbide daude aukeran
Gure Arbasoen Herria Kultur Elkarteak egun osoko plana proposatu du beste urte batez. Izan ere, bihar Kortezubiko XIII. Mendi Martxa eta herri bazkaria egingo dituzte, eta EinGo taldearen musikak jarriko dio saltsa egunari.Udaletxe aurreko plazatik abi...
Udaletxe aurreko plazatik abiatuta, 25 kilometroko eta 10 kilometro martxak egingo dituzte. Luzeenean, esaterako, EreƱozar igoko dute.
Parte hartzen dutenek bidean hornidura postuak izango dituzte. Martxa luzean Oma eta San Lorentzo Baselizaren artean egongo da lehenengoa eta Elorrixan bestea. Martxa laburrean anoa postu bakarra egongo da, Elorrixan. Ibilbide luzeena egitera doazenentzat 08:30ean jarri dute irteera ordua. Ibilaldi laburrekoak 10:30ean irtengo dira.
Martxak amaitu eta bazkaldu aurretik, parte hartzaileak frontoian dutxatu ahalko dira.
12 urtera artekoentzat bazkaria doakoa da, eta martxan parte hartzeko 6 euro ordaindu behar dituzte. Gainontzekoek 15 euro ordaindu behar dituzte herri bazkarirako, eta martxarako 8 euro (bihar 10 euro). Martxa egin eta bazkaritan geratzen direnek 20 euro ordaindu behar dituzte.
Gernika-Lumoko Tandem dendan eta Lagun-Etxea tabernan eta Kortezubiko udaletxean eskuratu daitezke txartelak gaur, eta bihar plazan. Kontu korronte zenbaki honetan dirua sartuta ere izena eman ahal da: 3035-0022-41-0221154997.