Goi mailako puntista profesionalen partidua egongo da bihar, Mutrikun
Goikoetxearen eta Lekerikaren aurka jokatuko dute Hormaetxeak eta Aldazabalek. Herriko puntistek lagunarteko partidua ere jokatuko dute. Astelehenean Madalen Txapelketa helduko daJai Alai World Tour zirkuituko finala jokatuko da bihar 19:00etatik aurre...
Goikoetxearen eta Lekerikaren aurka jokatuko dute Hormaetxeak eta Aldazabalek. Herriko puntistek lagunarteko partidua ere jokatuko dute. Astelehenean Madalen Txapelketa helduko da
Jai Alai World Tour zirkuituko finala jokatuko da bihar 19:00etatik aurrera Mutrikuko Miruaitz frontoian, Jai Alai Open Series lehiaketaren barruan. Modu horretara, goi mailako puntista profesionalen partidua ikusteko aukera izango dute pilotazaleek. Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, partidu «polita» izango da. Partida ikusteko sarrerak frontoiko tabernan daude salgai, 10 euroren truke.Alex Hormaetxea aurrelariak eta Ibon Aldazabal atzelari berriatuarrak osatutako bikoteak Goikoetxea aurrelariaren eta Lekerika atzelari gernikarraren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partiduak hamabost tantoko bi set-era jokatuko dute, eta berdinketa egonez gero, hirugarren set bat ere jokatuko dute, bost tantotara.
Profesional mailako partiduaren aurretik, bestalde, lagunarteko partidua ere jokatuko da. Bertan Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Aitor Andonegi mutrikuarrek osatutako bikoteak Aron eta eta Mikel Manzisidor mutrikuarren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partidua hori ere bi set-era jokatuko dute.
Gaztetxoen txanda
Astelehenean, bestalde, Madalen txapelketako finalak jokatuko dira Miruaitzen. 17:00etatik aurrera, Alebin eta txiki mailako finalak jokatuko dira.
Finala maila bakoitzeko seina bikotek jokatuko dute. Alebinak: Jokin-Oinatz (Markina-Xemein), Ian-Alex (Markina-Xemein), Orkatz-Peru (Markina-Xemein), Ekhi-Oinatz (Mutriku), Danel-Ortzi (Berriatua) eta Martin-Oier (Noain). Txiki maila: Arakis-Atain (Markina-Xemein), Woody-Aritz (Zumaia), Danel-Mugerza (Zumaia), Unax Z.-Manex (Mutriku), Eñaut-Amets (Mutriku) eta Asier-Ander (Gernika-Lumo).
Finala kiniela erara (25 tanto) jokatuko dute.