Malen Amenabarrek irabazi du Peru Abarkako ilustratzaileen atala
2018ko Peru Abarka lehiaketak badauka ilustrazio lan irabazlea ere. Malen Amenabarren Domeka izeneko lanak irabazi du ilustratzaileen atala.Martitzenean batu zen epaimahaia erabakia hartzeko. Iñaki Aldekoak (Erein), Mari Eli Ituartek (Markina-Xemeingo...
Martitzenean batu zen epaimahaia erabakia hartzeko. Iñaki Aldekoak (Erein), Mari Eli Ituartek (Markina-Xemeingo Udala) eta Maite Mutuberria ilustratzaileak osatu dute aurtengo epaimahaia. Guztira bost proposamen aurkeztu dituzte, guztiak egile euskaldunenak. «Kopuru txikia izan arren, kalitate maila altua» egon dela adierazi dute antolatzaileek. Irabazleak 1.700 euro jasoko ditu. Horrez gain, lana album formatuan kaleratuko du Erein argitaletxeak.
Sortzailea
Ane Labakaren Ezpainetakoa izan zen ipuin irabazlea, eta idazlan hori ilustratzea izango da Amenabarren lana. Arte ederretan graduatua da Amenabar (Larrabetzu, 1994). Ilustrazioa, kartelgintza eta animazioa landu ditu, banakako proiektu zein kolektiboen bidez. Besteak beste, Txakur Gorria sormen kolektiboaren partaide da gaur egun.