Ondarroa, Bizkaian birziklatzera hondakin gehien bidaltzen duen herria

Ondarroa Zero Zamar taldeak nabarmendu duenez, Ondarroa Bizkaian birziklatzera hondakin gehien bidaltzen duen herria bihurtu da. “2017an hondakin %29 bidali zuen birziklatzera; eta 2018ko lehen hiru hileetan %48,7 bidali du birziklatzera. Gorakada honek erakusten du politika eta erabaki ausartek emaitza onak ematen dituztela. Herriko ikastetxe eta talde askok ere neurri ausartak hartu dituzte hondakinak gutxitu eta birziklapena bultzatzeko. Eskertzekoa eta txalotzekoa da euren lana.”.

Azaldu dutenez, emaitza hori hobetzen joan daitekeela aurreikusten du, udaberrian sortzaile handiak ere (tabernak, dendak, jatetxeak…) organikoa banatzen hasi direlako.

Ondarroako Udalak duela urte batzuk helburu bat ipini zuen: hondakinen %70 baino gehiago banatu eta birziklatzera bidaltzea. Eta helburu hori betetzeko neurriak hartzen joan da urtez urte. Hala, organikoa banatzeko materiala eta birziklatzeari buruzko informazioa herriko etxe guztietara eraman du. Neurri hori oso garrantzitsua iruditzen zaiela azpimarratu dute. “Hurrengo hileetan ikusiko dugu ea emaitzek hobetzen jarraitzen duten. Oraindik lan asko dago egiteko, baina norabide onean goaz eta pauso garrantzitsuak eman ditugu azken hileetan. Eskualdeko beste herri batzuk ere aurrera doaz, gero eta hondakin gehiago sailkatuz”.

Gaineratu dutenez, Bizkaiko herrietan ere posible dela birziklatze tasa altuak lortzea erakutsi dute Lea-Artibai eskualdeko herriek, neurri onak hartuz gero. “Ondarroako eta eskualdeko udalak eta herritarrak animatu nahi ditugu aurrera jarraitzeko. Bide onetik goaz eta eredugarriak gara. Zorionak denoi!”

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend