Mari Carmen Urdanpilleta idazkaria omendu du udalak
Erretiroa hartu duen Mari Carmen Urdanpilleta udal idazkariari omenaldia egin dio Etxebarriko Udalak. 39 urte egin ditu Urdanpilletak udalean lanean, eta joan den eguenean izan zuen bere azken osoko bilkura.Hileroko ekitaldia amaitutakoan eman zioten e...
Hileroko ekitaldia amaitutakoan eman zioten ezustekoa. Idoia Odriozola zinegotziak txistua jo zuen, eta Aurreskua dantzatu zion herriko dantzari gazte batek. Horrez gain, Rosa Etxabe herriko artistak egindako oroigarria oparitu zioten, urte guzti hauetan egindako lana eskertuz.
Jesus Iriondo alkateak Urdanpilletaren ibilbide profesionala goraipatu du. «Urte guzti hauetan aldaketa asko bizi izan ditu, guztia eskuz idaztetik dena informatizatuta egotera arte. Beti denerako prest egon da, gainera». Goizargi Hernando izango da idazkari berria, eta bere ordutegira egokitzeko osoko bilkurak hemendik aurrera 18:30ean egingo direla aurreratu dute. Hurrengoa irailaren 20an izango da.