Gutuna: ‘San Juan txiringitoa, zabalik!’

Ulertezina da Lekeitioko San Juan ermitan txiringitoa zabaltzeko esleipenean epaimahaiak hartu daben erabakia: bertan lanpostuak sortzeko aukerarik inori ez ematea.

Nola liteke hain berandu zabaldu den deialdiak eta bertara aurkeztutako herritar bat eta ingurua babestearen alde lan egiten duen erakundea kale gorrian geratzea?

Aldrebeskeria honen aurkako argudioak azaltzerakoan hainbat gauza aipatu daitezke, baina guri burura datozkigun irudiak azalduko dizkizuegu:

Gogoratzen naiz txapapotearen arazo larria bizi izan genuenean Josu Erkiaga Atila plastiko zuriz estalirik nola ibili zen lehen lerroan ahalik eta txapapote gehien bildu nahian. Handik hona beste hainbat ekimenetan ere parte hartu izan du, ondarea zaintzeko asmoz beti ere. Atabaka taldea da gure herriaren zati den Garraitz irlari indar berria eman diona, eta bide beretik, ondarea zaintzeko helburu nagusiagaz jarraitzen du lanean.

Andoni Madariga Kijua, San Juanen hainbat urtetan lanean aritua eta sasoi hartan leku arrakastasua bihurtu zuen bere Sua txiringitoa.

Ziur nago puntu horiek ez dituzuela kontuan eduki epaia hartzerakoan. Herri honetan denok gara ezagunak, eta esan behar dut beti kontuan hartzekoak direla pertsonen eta taldeen bilakaerak.

Carlos Baudi ere baliagarri ikusten du lanposturako. Taberna batean erabili beharreko euskara ulertu eta erabiltzeko ere gai ikusten dut, nahiz eta euskara ez hain ondo menperatu.

Mesedez eta faborez, ahal izanez gero baloratu pertsonen balioak eta gainerako guztiak errez asko konpon daitezke. Baina esleipena egin aurretik argi eduki kontu guzti hauek, berandu izan baino lehen.

Nahiz eta partaide baten kuadrillakoa izan, bidegabekeriak hain argi daudenean eskua altxatzearen aldekoak gara, eta horixe bera egin dugu idatzi honen bitartez.

–Eneko Etxebarrieta Garmendia eta Joseba Goitia Codon. Mermel taldeko kideak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend