Aimar Ondarza Lopez, Espainiako txapeldun
100 metro bizkar estiloan lortu du urrea. Alebin mailako Bizkaiko eta EHko txapelduna ere bada. Ane Obieta eta Irati Bengoetxea ere Sabadellen egon diraKosnoagako Aimar Ondarza Lopezek Espainako Txapelketan urrea lortu du, 100 metro bizkar estiloan. Al...
100 metro bizkar estiloan lortu du urrea. Alebin mailako Bizkaiko eta EHko txapelduna ere bada. Ane Obieta eta Irati Bengoetxea ere Sabadellen egon dira
Kosnoagako Aimar Ondarza Lopezek Espainako Txapelketan urrea lortu du, 100 metro bizkar estiloan. Alebin mailako Espainiako Txapelketa Sabadelleko (Herrialde Katalanak) Can Llong igerilekuan jokatu zuten, hilaren 19tik 22ra. Ondarzak minutu 1, 2 segundo eta 48 ehuneneko marka egin zuen zapatuan. Bizkaiko eta Euskal Herriko txapeldun izan ostean, denboraldi bikaina borobildu du gernikarrak.Txapelketa lehiatzeko gutxieneko denborak zituzten 586 igerilari batu ziren, tartean, Gernika-Lumoko taldeko Ondarza, Ane Obieta Arrieta eta Irati Bengoetxea Jauregi.
Bestalde, atzo hasi eta domekara bitartean, txiki mailako Espainiako Txapelketa lehiatuko dute Madrilen (Espainia) Kosnoagako Garazi Bengoetxea Jauregik, Iraia Aranbarri Musatadik eta Maialen Foruria Campillok.
Udako zeharkaldiak
Hala, uda heltzeagaz batera, igerilekuetatik itsas lasterketetara salto egingo dute, Ā«itsaso zabalean igeri egiteko sentsazio zirraragarria dastatu asmozĀ». Izan ere, kostaldeko zenbait herritan antolatzen dituzten probetan parte hartzen dute urtero. Dagoeneko Ondarroako eta Plentziako zeharkaldietan hartu dute parte Kosnoagako zenbait igerilarik Plentziakoan lehen eta hirugarren postuak eskuratuz-. Eta bihar Eako Txipiroi probara joango direla jakitera eman dute.