Mutriku-Deba errepidearen lanak urte amaiera orduko adjudikatuko dituzte
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 12.377.092,64 eurokoa da. Errepidearen hobekuntza lanak 2020ko lehen hiruhilekoan amaituta egotea aurreikusi du Gipuzkoako Foru AldundiakGipuzkoako Diputatuen Kontseiluak herenegun egindako bileran Mutriku eta Deba ...
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 12.377.092,64 eurokoa da. Errepidearen hobekuntza lanak 2020ko lehen hiruhilekoan amaituta egotea aurreikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak herenegun egindako bileran Mutriku eta Deba arteko GI-638 errepidea hobetzeko eta oinezkoen pasabidea egiteko proiektua lizitaziora ateratzea onartu zuen. Hobekuntza lanak 2018 urte amaierarako adjudikatuko dituzte, eta hamalau hilabete eta erdiko exekuzio epea dutenez, 2020ko lehen hiruhilekoan amaituta egotea aurreikusi dute. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 12.377.092,64 eurokoa da.Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu duenez, proiektua idatzi eta aurkeztu zutenetik aldaketak egin dira. «Hasiera batean aurreikusten ez bazen ere, lizitaziora ateratzea onartu dugun proiektu honek hobekuntza nabarmenak ditu: bide gorria egingo da ibilbidearen zati batzuetan, eta oinezkoen pasabideak altzairu herdoilezineko baranda izango du, hormigoizkoa beharrean».
GI-638 errepidea Mutriku lurraldeko herriekin komunikatzen duen «ia bide bakarra da», eta diputatuak gaineratu zuenez, lanek nabarmen hobetuko dituzte mutrikuarrek Gipuzkoako biribilgunera eta Mendaroko ospilerako dituzten loturak.
6.000 ibilgailu
Azaldu dutenez, gauzatuko den proiektuaren helburua, batetik, GI-638 errepidean plataformaren zabalerari lotutako gune arazotsuak hobetzea da, eta, bestetik, geoteknikoki konprometituak diren eremuak finkatzea. Galtzada, esaterako, 3 metroraino zabalduko dute, eta ibilbideko bihurguneak eta punturik arazotsuenak leunduko dituzte. Jarduera nagusienak Ipitxarri bihurgunean eta Alkolea Muturrean egingo direla zehaztu du diputatuak.
Oiarbidek nabarmendu duenez, proeiktuak nabarmen hobetuko du errepidearen ibilbidea. «Zirkulazio handiko errepidea da, eguneko bataz besteko intentsitatea 6.000 ibilgailukoa da, eta, gainera, bi udalerri horiek lotzen dituen errepide bakarra da ia. Hobekuntza lau hauekin gidarien segurtasuna handitzeaz gain, oinezko pasealekua- rekin eta bide gorriarekin, herri hauetako biztanleek gure itsasertzeko paisaiaz gozatu ahal izango dute ibilaldi osasungarriak eginez».
Aurreratu duenez, obrak inguruko zirkulazioan ere izango du eragina. «Halako obra batek nahitaez sortu behar ditu eraginak. Hobekuntza lanek irauten duten bitartean, zirkulazioa aldizka arautuko da, baina bost bat hilabeteko tarte batean errepidea erabat itxita egongo da, eta Kalbariogaineko aukera erabili beharko da».