Lekeitioko 41. Euskal Zine Bileraren baitan egingo da bigarren urtez Kameratoia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya. Eta horretan izena emateko epea zabalik dago,
irailaren 24ra arte (
izena emateko egin klik HEMEN)
Aurreratu dutenez, aurten, parte hartzaileek 24 ordu edukiko dituzte euskarazko film laburrak egiteko. “Beste berrikuntza batzuk ere egongo dira. Besteak beste, partehartzaileek lan egiteko espazio bat edukiko dute erabilgarri, eta 15 euroren truke Lekeitioko Trinkete Etxean lo egiteko aukera edukiko dute”. Izena emateko hilabeteko epea dagoen arren, lotan geratu nahi dutenek lehenbailehen izena eman beharko luketela esan dute antolatzaileek. “Aterpetxean
lo egiteko lekua lehen 20 pertsonentzat bermatuko dugu, gainontzekoak itxaron zerrendan sartuko dira”.
Kameratoia urriko lehen asteburuan egingo da. Hala,
urriaren 6an, 11:30ean, partehartzaileei eskura banatuko zaizkie autengo gaia, ezaugarriak eta arauak biltzen dituen txostena, eta 12:00etan hasiko da rallya. Antolatzaileek
urriaren 7an 12:00ak arte jasoko dituzte parte hartzaileen lanak (eskura zein Internet bidez), eta 18:00etan sari banaketa ekitaldia egingo da Ikusgarri zinema aretoan.