Okamika anai-arrebek eta Uriondok irabazi dituzte Gizaburuagako txapel jaurtiketa eta gurpil biraketa lehiaketak
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Gurpil biraketan, ostera, bi gurpil egon dira: handia (traktore batena) eta txikia. Guztira 12 herritarrek parte hartu dute, sei nagusik eta sei umek. Umeek gurpil txikiagaz lehiatu dute, eta probalekuaren alde batetik bestera (28 metro) biraka eraman behar izan dute. Probalekua lehen zeharkatzen zuenak eraman du saria, eta hori Iraia Okamika Zabala izan da; proba amaitzeko 10,8 segundo behar izan ditu. Nagusiek 7 metro egin behar izan dituzte, gurbila biratuz. Horretan Endika Uriondo Zabala izan da irabazlea. Uriondok 8,91 segundo behar izan ditu. “Aimar eta Iraia anai-arrebak dira, eta Uriondo lehengusua da. Beraz, goizeko txapelketetako sari guztiak familia bakar baten banatu dira”, esan du Juan Miguel Arostegi Argoitia Gizaburuagako alkateak.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Pilota partiduak amaitu eta lehiaketak egin bitartean, Joseba eta Mikel Urrutia trikitilariak giroa alaitzen ibili dira. Txapelketak amaituta, nagusiak bazkaltzen batu dira, eta ostean jaiak aurrera jarraitu du.