Ispasterko Udalak trikitixa eta pandero ikastaroa eskainiko du
Ikasturtea hasteagaz batera, udalen ikastaro eskaintzak ere hasi dira. Ispasterko Udalak trikitixa eta panderoa jotzen ikasteko aukera eskainiko die ume zein nagusiei.Aipatu ikastaroan parte hartu nahi dutenek udaletxean izena eman behar dute; 94-684 2...
Aipatu ikastaroan parte hartu nahi dutenek udaletxean izena eman behar dute; 94-684 29 99 da udaletxeko telefono zenbakia. Halaber, posta elektronikoz ere eman daiteke izena; horretarako udala@ispaster.net helbide elektronikora idatzi behar da.
Irailaren 22a baino lehenago izena eman behar dela jakitera eman dute. Izena ematerakoan ikasleek ikasturte osoan eskoletara joateko konpromisoa hartuko dute.
7 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa da, eta udalerrian erroldatuta daudenek lehentasuna daukate. Horiek matrikularen kostuaren %20ko diru laguntza jasoko dute.
Egutegia izena ematen dutenen artean adostuko dute. Ikastaroa egiteko ez da beharrezkoa solfeo ezagutzarik izatea.
Pandero ikasgaian ikasle bakoitzak nork bere panderoa eraman beharko du.