Josu Bergara musikari eatarrak Asunak diskoa aukerztuko du zapatuan, 20:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Kontzertua doan izango da, eta eguraldi ona egingo balu, emanaldia terrazan izango dela esan dute Uhagoneko arduradunek.
Asunak. Bide bazterreko melodia sendagarriak da eatarrak maiatzean argitaratu zuen diskoaren izenburu osoa. Abestietan pop eta folk freskoa jorratu duten arren, swing, bluegrass eta jazz estiloak ere antzeman daitezkeela diote. Azken lan horretan, kantugile bizkaitarrak proposamen artistiko «landua eta zintzoa» prestatu du. «Lan berri honetan melodia atseginak eta erritmo lasaiak biziagoak direnekin eta eduki sakona dutenekin uztartu dituzte».
«Jakin badakit nire musikagintza apustua berezia dela, euskaraz kantatzen duen kantautorea naizelako eta estilo propioa landu dudalako, modatik aldentzen dena. Baina zorionez badago publiko bat etengabe sare sozialetan jarraitzen didana, kontzertuetara datorrena eta diskoak erosi edota deskargatzen duena». Abestiak beretzat sortu dituela dio Bergarak, «nire esperientzietan oinarrituta daude, baina neurri handi baten nire publikoarentzako ere badira».
Kantuen letrak. Kantu gehienak Bergararen poema eta hitzetan oinarritzen diren arren, lan berrian Mikel Etxaburu ondarrutarraren eta Udane Goikoetxea Derioko bizilagunaren poemak aurkitu daitezke.
Biharko emanaldian Akorde Txikiak bandako hiru kide egongo dira Bergararekin batera: Nerea Alberdi (biolina), Irati Bilbao (ahotsa) eta Mikel Nuñez (pianoa). Hiru horiek ere ibilbide luzea eta goi mailako formazio musikala duten musikariak direla esan dute.
Diskoa aurkezteko lehen kontzertua ekainaren 21ean eskaini zuten, Bilboko Kafe Antzokian. Eta udan han eta hemen kontzertuak eskaini eta gero, urte amaieran eta 2019 hasieran Valentzia, Bartzelona eta Euskal Herriko beste hainbat herri zein hiriburuetan ariko direla gaineratu dute.
Josu Bergara (erdian) eta Akorde Txikiak bandako kideak. Argazkia: Taupaka
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.