260 pertsonek eman dute izena aurretiaz Ispasterko martxan
Ispasterko VII. Mendi Martxa etzi egingo dute. Antolatzaileen arabera, 260 lagunek eman dute izena aurretiaz, iaz baino gehiagok.Etzi jende gehiago animatuko dela uste dute. Gogora ekarri dutenez, egunean bertan ere izena eman ahalko da, irteera orduak...
Etzi jende gehiago animatuko dela uste dute. Gogora ekarri dutenez, egunean bertan ere izena eman ahalko da, irteera orduak baino ordu erdi lehenago. Etzi izena ematen dutenek, baina, ez dute martxaren kamiseta eskuratuko. Dena dela, opari bana jasoko dute.
23 kilometroko martxa luzea aurkeratu dutenek 08:30ean irtengo dute. Txirrindularien txanda izango da ondoren; irteera-ordua 09:30ean dute, eta 28 kilometro egingo dituzte. Korrikalariak 10:00etan aterako dira plazatik, eta 23 kilometroko lasterketa burutuko dute. 10 kilometroko mendi martxa laburrekoak 10:30ean abiatuko dira.