Lekeitioko Euskal Zine Bilerak hiru atal estreinatuko ditu

Iaz 40 urte bete ostean, aurten aldaketa nabarmenekin datorrela iragarri du Euskal Zine Bilerak. “40+1. bilera izango dugu, garai berri baten hasiera, Euskal Herrian eta euskaraz egiten den zine bileraren berrinterpretazioa”. Ikus-entzunezkoen erabilera, xede eta aukera guztiak bildu nahi dituzte urriaren 6tik 12ra bitartean ospatuko den jaialdian.

Kontxu Odriozolaren omenaldia atzo gauean Lekeitioko Ikusgarri zineman. Argazkia: Eneko Zuberogoitia

Euskal Zine Bilera. Argazkia: Eneko Zuberogoitia

Hiru atal estreinatuko dituzte: Branka, Ganbara eta Zerumuga. Hauekin ikus-entzunezkoen iragana, orainaldia eta etorkizuna landuko duten esparruak ezberdinduko dituzte: sektorearekin erlazioa izan dezaketen hitzaldi edo lantegiak, lehiaketara aurkeztutako fikziozko film labur, dokumental eta pieza esperimentalak, ondare gisa ulertutako super8 irudiekin osatutako programa, ikas komunitateen baitan antolatutako animazio lantegiak edota omendutako figura edo ekimenei eskainitako atzera begirakoak. “Hori guztia da Euskal Zine Bilera: egin diren, egiten ari diren eta egingo diren filmen eztabaidarako eta ikuskaketarako bilgunea”.

Azpimarratu dutenez, Lekeitioko Euskal Zine Bilerak euskarazko ikus-entzunezkoenganako apustu sendoa egiten jarraitzen du. Hori dela eta, euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabili beharrezko hizkuntza, “Zine Bilera hain berezi egiten duen hizkuntza alegia”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend