Zuerako espetxera hurreratuko dute Kepa Arronategi gernikarra
Almeriako espetxean dagoen Kepa Arronategi Azurmendi preso gernikarra Zuerako espetxera lekualdatuko dutela adierazi du Espainiako Espetxe Zuzendaritzak.Orain arte, Euskal Herritik 1.000 bat kilometrora zegoen preso Arronategi. Zaragozako Zuerako espet...
Orain arte, Euskal Herritik 1.000 bat kilometrora zegoen preso Arronategi. Zaragozako Zuerako espetxera lekualdatzerakoan, etxetik 350 kilometrora hurreratuko dute gernikarra. Arronategigaz batera, hamabost urteko espetxealdia betetzen ari den Marta Igarriz preso hernaniarra Castelloko espetxetik LogroƱora lekualdatuko dutela jakitera eman dute.
Arronategik 1997. urtetik darama preso Almeriako espetxean, eta larriki gaixorik dago, buruko gaitzak direla eta. 7.500 gau inguru egin ditu etxetik kanpo, eta egunean 20 bat ordu 6 metro koadrotan pasatzen ditu Almerian. Gainera, larriki gaixo egon arren, espetxeraturik jarraitzen duten hamabi euskal presoen artean dago Espainiako araudiaren arabera aske beharko lukete. Horrez gain, Etxerat elkartearen arabera, 20 urte daramatza lehen graduko erregimenean, hori legediaren aurka doan arren. 1999. urteko maiatzean 72 urteko espetxealdira zigortu zuen Arronategi Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hala izanik, dagoeneko zigorraren bi heren beteta ditu gernikarrak.
Mila kilometroko bidaia
Abuztu hasieran Etxerat elkarteak jakitera eman zuenez, Arronategiren senideek ezbeharra izan zuten semea Almeriara bisitatzen zihoazela, furgonetari gurpila lehertu ostean. Zauriturik egon ez bazen ere, presoen sakabanaketagaz amaitzeko deia egin zuten elkartekoek.