Iñigo Larrinaga Ortigeira Ondarroako patroia Eusko Label Ligako bigarren patroirik onena izendatu dute, 11 puntugaz. San Pedroko Ander Etxegoien izan da patroi onena 16 puntugaz, eta 10 puntu bilduta, hirugarrena izan da Gorka Aranberri Orioko patroia.
Bestalde, Ondarroa Arraun Elkarteak goraipatu eta eskertu egin du Antiguako Ama traineruko arraunlariek egin duten lana; harrobiko taldeagaz, 98 puntu lortu dituzte ligan, eta 8. postuan lasai amaitu dute denboraldia. “Zorionak mutilak, ederra denboraldia”, mezua zabaldu du elkarteak sare sozialen bitartez.
Ondarroako Antiguako Ama trainerua. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa