Ibiri baserriko Karmen Ansorregi Egañak eta Erdikua baserriko Belen Fundazurik prestatutako marmitakoa izan zen galbaixoetako marmitako lehiaketatik onena. Ekimena zapatuan izan zen, eta izena 16 bikotek baino gehiagok eman zutenez, zozketa bidez aukeratu behar izan zuten zeinek parte hartu eta zeinek ez.
Mutrikuko galbaixoetako marmitako lehiaketako parte hartzaileak
Epaimahaian aritutakoek aurten marmitakoen mailak gora egin duela nabarmendu dute. 16 maramitakoetatik 15 enkantera atera zituzten (16. gelditzen dena antolatzaileentzat izaten da, hau da, Txoko Eder elkartearentzat), eta diru eskaintzak 130 eurotik 50 eurora bitartekoak izan ziren.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.