Eguzkik landare inbaditzaileak kendu ditu auzolanean
ONDARROA // Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologistak jakitera eman duenez, aurreko asteburuan panpako landare inbaditaileak kentzen jardun zuten, Ondarroako Kamiñazpitik Errenteriara bitartean. «Urtetik urtera leku gehiagotan agertzen da landarea, eta ...
ONDARROA // Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologistak jakitera eman duenez, aurreko asteburuan panpako landare inbaditaileak kentzen jardun zuten, Ondarroako Kamiñazpitik Errenteriara bitartean. «Urtetik urtera leku gehiagotan agertzen da landarea, eta beste landare batzuk haztea oztopatzen du», adierazi dute antolatzaileek. Bide batez, ekologistek instituzioei inplikazioa eskatu diete.