Lehendakaria Ziortzako Kontzertuen lehenengo emanaldian egon da
Asier Polo biolontxelo jotzaile bilbotarraren saioaz gozatu du bere emazteagaz batera. Asteburuan eskainiko dituzte azken kontzertuak, Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat musikarikZiortzako Kontzertuek 30. urteurrena bete dute, eta aurten gonbidatu ...
Asier Polo biolontxelo jotzaile bilbotarraren saioaz gozatu du bere emazteagaz batera. Asteburuan eskainiko dituzte azken kontzertuak, Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat musikarik
Ziortzako Kontzertuek 30. urteurrena bete dute, eta aurten gonbidatu berezia izan dute. Hain zuzen, zapatuan egin zituzten lehenengo emanaldiak, eta Iñigo Urkullu lehendakariak Ziortzako Monasterioa bisitatu zuen, Luzia Arieta-Araunabeña emazteagaz.Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi delegatuak egin zien harrera, eta kontzertuak hasi aurretik, Antonio Maria Muñoz abadeagaz eta Asier Polo biolontxelo jotzaileagaz elkartu ziren.
Biolontxelo jotzaile bilbotarrak munduko zenbait orkestra garrantzitsuenetan esperientzia oparoa dauka bakarlari moduan, eta haren emanaldiaz gozatzeko jendetza batu zen Ziortzako Monasterioan. Johan Sebastian Bach alemaniar konpo- sitore entzutetsuaren (1685-1750) biolontxelorako hiru suite interpretatu zituen.
Euskal musikariak izan ziren zapatuko protagonistak. Izan ere, Poloren emanaldiaz gain, Txanbela Otxoteak beren abesbatza kantak eskaini zituen, monasterioa euskal doinuz betez. Domekan, Forma Antiqva barroko motako taldeko musikariak eta Eugenia Boix soprano aragoarra egon ziren Ziortzan.
Rogg eta Cepeda
Asteburuan Euskal Herriko zein nazioarteko goi mailako musikarien kontzertuak izango dira. Zapatuan monasteriora bertaratzen direnek organo kontzertua entzuteko aukera edukiko dute, 18:00etatik aurrera.
Domekan, ostera, orkestra baten errepertorio barroko eta klasikoaren txanda izango da ordu berean hasita.
Lionel Rogg organo jotzaile suitzarra eta Miriam Cepeda organo jotzaile bilbotarra igoko dira monasterioko altare ikusgarrira. Cepeda Begoñako Andra Maria Basilikako organista da, eta Bilboko Koral Elkarteko partaidea.
Bach musikari eta konpositore handiaren eraginpean hasi zuen musika ibilbidea Roogek. Ia mundu osoa zeharkatu du organo kontzertuak ematen, eta hainbat urtez Genebako Kontserbatorioko irakasle izan ostean, gaur egun konposatzaile lana da bere pasio nagusietako bat. Ziortzan bere piezaren bat eskaintzeaz gain, euskal musikarien zein europarren aleak erakutsiko ditu. Gainera, euskal abestien inprobisazioa ere egingo duela aurreratu dute antolatzaileek. Lehen zatian, Pedro de Araujo, Lionelo de Aroggo, Francois Couperin, Bach eta Dietrich Buxtehude musikarien piezak joko ditu. Bigarren partean, Jan Pieterszoon Sweelinken eta bere musika ekarriko du.
Domekan, Propitia Sydera-Bilbao orkestra barrokoak itxiko du aurtengo musika topaketa, errepertorio barrokoa eta klasikoa «ahalik-eta gaur egungo garaiari lotuen emateko helburuagaz». Horretarako, lau europar musikariren kontzertuak eskainiko dituzte Wilbert Hazelzet zeharkako flauta jotzaileak eta Pedro Gandia kontzertinoak. Herbeheretarra barrokoko flauta jotzaile onena da aditu askoren iritziz, eta biolin jotzaile bizkaitarrak aditu eta zuzendari onenekin lan egin du. Besteren artean, Musikeneko eta Salamancako Unibertsitateko irakaslea eta Sevillako Orquesta Barrocako zuzendari artistikoa da.