Mutrikuko pala txapelketan izena emateko epea zabaldu dute
Danok Bat elkarteak antolatuta, beste urte batez, Mutrikuko pala txapelketa jokatuko da, Muriaitz frontoian. Urriaren 1era arte, zabalik dago txapelketan izena emateko epea.Txapelketa 16 urtetik gorakoentzat dago zabalik, eta 40 euro ordaindu behar iza...
Txapelketa 16 urtetik gorakoentzat dago zabalik, eta 40 euro ordaindu behar izango dira, bikoteko. Aurreratu dutenez, txapelketa urriaren 12an hasiko da, eta antolatzaileek aditzera eman dutenaren arabera, bi maila jokatuko dira, 1. eta 2. mailak. Sariei dagokienez, txapelak, trofeoak eta materiala egongo dira jokoan, besteak beste.
Izena frontoian bertan eman ahal da, 943-603 41 91 edo 634 42 65 88 telefono zenbakietara deituta. Antolatzaileek beste harremanetarako zenbaki bat ere eman dute: 617 72 34 56.