Umeen Arrantza Lehiaketa egingo dute zapatuan
ONDARROA // Arrigorri itsas arrantza elkarteak antolatuta, XX. Umeen Arrantza Lehiaketa egingo dute zapatuan. Zubi Barritik hasi eta portuko muturreraino, 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Hitzordua 14:00etan j...
ONDARROA // Arrigorri itsas arrantza elkarteak antolatuta, XX. Umeen Arrantza Lehiaketa egingo dute zapatuan. Zubi Barritik hasi eta portuko muturreraino, 4 eta 14 urte bitarteko ume eta gazteek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Hitzordua 14:00etan jarri dute udaletxeko plazan, eta antolatzaileek jarritako denbora tartean egin beharko dute arrantzan, beti ere, amuagaz.