Zauritu bat Berriatuan, ustezko lapurreta batean
Baserri baten inguruan gertatu da. Hango bizilaguna atxilotuta eraman dute, giza hilketa saiakera eta osasun publikoaren aurkako atentatua egitea leporatutaAtzo Berriatuko baserri batean gertatutako ustezko lapurreta ikertzen ari da Eusko Jaurlaritzako...
Baserri baten inguruan gertatu da. Hango bizilaguna atxilotuta eraman dute, giza hilketa saiakera eta osasun publikoaren aurkako atentatua egitea leporatuta
Atzo Berriatuko baserri batean gertatutako ustezko lapurreta ikertzen ari da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila.Jakitera eman duenez, tiroketa bat egon zen aipatutako lekuan, eta, horren ondorioz, pertsona bat Basurtoko ospitalera eraman behar izan zuten zaurituta. «Eskopeta zauriekin artatu dute lekuan bertan, eta jarraian eroan dute Basurtoko ospitalera», azaldu zuten atzo aipaturiko iturriek.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertaera horien harira «baserriko jabea edota alokairuan zegoen bizilaguna» atxilotu zuen Ertzaintzak; giza hilketaren saiakuntza eta osasun publikoaren kontrako atentatua egitea leporatu diote, hain zuzen ere.
Segurtasun dispositiboa
Goizaldeko 04:30ean izan ziren gertaerak, eta ondoren, baserria inguratzen duen errepidean zein inguruetan Ertzaintzaren segurtasun dispositiboa zabaldu zuten.
Hala ere, gertaera argitzeko dago oraindik, eta ikerketa zabalik daukate: «Baserriaren inguruan gertatu da ezbeharra, eta ingurua ikertzen ari dira». Gertaerak drogekin izan dezake lotura. Izan ere, ustez, marihuana landaketa bat dago inguruan.