Zientziak eta bertsoak bat egingo dute bihar umorearen bidetik
Bigarren urtez jarraian, Ondarroa Jakinduriek mundue erreko dau ekimeneko plaza izango da. Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariak gonbidatu dituzte. EHUk antolatutako saioa daJakinduriek mundue erreko dau leloaren pean, bertsoak eta zientzia uzt...
Bigarren urtez jarraian, Ondarroa Jakinduriek mundue erreko dau ekimeneko plaza izango da. Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariak gonbidatu dituzte. EHUk antolatutako saioa da
Jakinduriek mundue erreko dau leloaren pean, bertsoak eta zientzia uztartuko dira, bigarren urtez jarraian, bihar, 18:30etik aurrera, Ondarroako Beikozini aretoan, Euskal Herriko Unibertsi- tateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenean.Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariak arduratuko dira bertsoak jartzeaz, eta Onintze Salazar metereologoa, Jon Larruskain Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua eta Oscar Gonzalez kimikaria izango dira hizlari gonbidatuak. Aurkezle zereginetan Kike Amunarriz soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlea ariko da.
Onintza Salazar izango da lehenengo hizlaria. MetereoloGOak 18:30ean ekingo dio Eguraldiaren soinuak izenburu izango duen hitzaldiari. 19:00etan izango da Larruskainen txanda. Futboleko lesioen lezioak izenagaz aurkeztuko du berbaldia. Parte hartuko duen azken zientzialaria Gonzalez izango da. 19:30ean hasiko du hitzaldia, eta artelanetan egoten diren faltsutzeak antzemateko zientziak dauzkan baliabideak azalduko ditu.
Zientzia, bertso bidez
«Komunikazioa ezinbesteko tresna da zientziarenganako interesa pizteko, eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa da. Uztarketa horren fruitua da Jakinduriek mundue erreko dau bertsozientzia emanaldia», adierazi dute antolatzaileek. Gehiago ere badiote ekimenaren sustatzaileek. «Zientzia da giza kulturaren zati handi bat, eta zientziaren oinarriak ezagutu barik kultur ondarearen zati hori barik geldituko ginateke. Zientziaz gain bertsolaritza ere badugu euskal kulturaren ondarea. Bertsolaritzaren gakoa da «bizitza kantatzea» eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa digeritzen laguntzea, doinua, errima eta neurria lanabes hartuta».
Zientzialariek hamar minutuko hitzaldiak emango dituzte eguneroko hainbat gai uztartuz, eta bertsolariek errima eta doinua jarriko dizkie gaiei.
Gipuzkoako saioen ostean, Ondarroagaz hasiko dituzte Bizkairako jarritako hitzorduak. Bihar, Durangon izango da ekimena; eta irailaren 29an, berriz, Igorren.