Zuloaga-Lazaro bikoteak irabazi du Mutrikuko Ugarein Xistera torneoa
Joan den zapatuan Mutrikuko Ugarein Xistera Zirkuituko Torneoa jokatu zen, Miruaitzeko frontoian. Maila nagusian Zuloaga-Lazaro izan ziren garaile, eta gazte mailan, berriz, Perez-Mendizabal bikotea nagusitu zen.Jende asko batu zen harmailetan torneoar...
Jende asko batu zen harmailetan torneoaren finalak ikusteko, eta giro aparta egon zen. Ezustekoa izan zen maila nagusiko finalean: Gonzalez de Matauco-Manzi 1-2 Zuloaga-Lazaro (11-15, 15-19 eta 2-5). Izan ere, Aaron Gonzalez de Matauco eta Manzi ziren irabazteko faboritoak. Lehen jokoa Zuloaga-Lazarorentzat izan zen; bigarrenean, ostera, Gonzalez de Mataucok eta Manzik aurrez aurrekoa parekatzea lortu zuten, eta hirugarren jokoa jokatzera derrigortu. Hirugarren jokoan, Zuloaga-Lazaro hasieratik izan ziren nagusi, eta txapelketa eskuratu zuten.