Iazko denbora
3 segundo eta 17 ehunenen hobetu du Azkuek podiumera igotzeko (Lea-Artibaiko emakume onena izan zen iaz). Gaurkoan [irailak 22] 1.08.40ko denboran burutu ditu Ondarroako Itsasaurre plazatik Lekeitioko Independentzia plazarainoko 16 kilometroak. Haren atzetik, 2. eta 3. postuan sailkatu dira
Janire Arribalzaga Etxabe gernikarra (1.10.51) eta
Garazi Sampedro Arando (1.12.37). Arribalzagak brontzea egin zuen iaz. Urrutik (0.52.19) eta
Brahim Elasrik (0.52.40) gizonezkoen podiumaren 3. postura bidali dute
Aitor Mimenza (0.52.52) orain arteko txapelduna.
Elasri, Urruti eta Mimenza hasiera-hasieratik jarri dira lasterketa buruan.
Eskualdeko lehen sailkatuak, emakumezkoetan Azkue eta gizonezkoetan
Ibon San Miguel Olabarriaga (0.53.23) lekeitiarra izan dira. Eta Lekeitioko lehen hiru sailkatuak gizonezkoetan, San Miguel,
Ibon Bengoetxea (0.55.29; iaz 3. egin zuen sailkapen nagusian) eta
Haritz Garate izan dira (0.58.03).
Marina Etxebarrieta (1.13.11) izan da lehen emakume lekeitiarra;
Arantza Meabe bigarrena (1.17.43) eta
Andere Ogando hirugarrena (1.17.56). Lehen hiru ondarrutarrei dagokienez, gizonezkoetan lehen sailkatua
Andoni Bermudez izan da (1.101.06), bigarrena
Aritz Ugartetxea (1.01.31) eta hirugarrena
Salva Gonzalez (1.02.06); emakumeei dagokienez, lehen hirurak batera helmugaratu dira, iaz egin zuten modu berean:
Itziar Solabarrieta,
Alazne Agirreoa eta
Myriam Etxaniz (1.35.03) izan dira.
Parte hartze bera. Iazko parte hartzaile kopuru bera izan da gaurko proban: 196 korrikalari (156 gizonezko eta 40 emakume) Itsasaurre plazatik atera dira 17:40 pasatxo, eta hasiera-hasieratik lasterketa buruan jarri dira Lekeition helmugan lehen postuetan sartu direnak. 5. eta 10. kilometroetan izan dituzten likidoa hartzeko hornidura guneak, eta dena behar izan dute. Izan ere, aurten ere beroari aurre egin behar izan diote parte hartzaileek. Lehen 8 kilometroak gaindituta, Lekeitioko herrigunean izan dituzte zaintasunik handienak, beroa tarteko.
Sailkapenak sailkapen, jai handia bizi izan da gaur bai Ondarroan, bai Lekeition.