Azkuek eta Urrutik irabazi dute III. Ondarru-Lekitto
Lide Azkue markina-xemeindarrak eta Pierre Urrutik irabazi dute III. Ondarru-Lekitto. Iazko denbora 3 segundo eta 17 ehunenen hobetu zuen Azkuek podiumera igotzeko (Lea-Artibaiko emakume onena izan zen iaz). Zapatuan 1.08.40ko denboran burutu zituen On...
Eskualdeko lehenak, emakumezkoetan Azkue eta gizonezkoetan Ibon San Miguel Olabarriaga (0.53.23) lekeitiarra izan ziren.
Guztira 196 korrikalarik, aurreko urteko kopuru berak parte hartu du Tximista Atletismo Taldeak antolatutako proban. Batez ere nesken kopuruak egin du gora urtez urte: lehenengo urtean 23 izan ziren neskak, bigarrenean 32 eta hirugarrenean 40.
Aurten berritasun modura, talde sari bi eman dituzte, lehenengo helmugaratzen ziren herri bereko lau emakumeei eta gizonezkoei. Irabazleak lekeitiarrak izan dira.