Plaza bete jendegaz ospatu da Ispasterko Nekazal Azoka
Eguraldia lagun, giro ederrean ospatu zuten zapatuan, Ispasterko Nekazal Azoka. Plaza bete jende batu zen.Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako ekoizleen eta artisauen bilgune izan zen: sei artisau postu eta janari-edarien hamahiru egon ziren au...
Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako ekoizleen eta artisauen bilgune izan zen: sei artisau postu eta janari-edarien hamahiru egon ziren aukeran. Besteren artean, Berriatua, Bedarona, Gizaburuaga, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Zeanuri, Bilbo eta Lasarteko produktu fresko eta ekologikoak eta Ispaster, Lekeitio, Gernika-Lumo, Barakaldo, Atxondo eta Soraluzeko artisau lanak.
Iaz ezin egon izan ziren Lekeitioko bolillerak ere berton zeuden. BegoƱa Oiarbide irakasleak eta ikasleek balio kontaezina daukaten lanak eroan zituzten azokara, eta azokara joan zirenek lana nola egiten duten ikusi ahal izan zuten bertatik bertara.
Ispasterko eskola umeen postuak ere ez zuen hutsik egin. Iaz eskolan landatutako ortuariak jarri zituzten saltzen, eta zapatuan, berriz, denetarik pixka bat: sendabelarrak, gozokiak, labanda, loreak, pitxiak…
Inguruko baserritarren animaliak ere egongo ziren ikusgai. Txakur, poney, behi, idi, ahuntz, ardi, ahari, aker eta oiloek erosle eta txikienen arreta bereganatu zuten.
Eta urtero legez, elizpean egon ziren okela prestatzen, eten barik. Txorizo, urdaiazpiko, solomo eta txahal falda pintxoak dastatu ahal izan zituzten azoka eremuan bildu zirenek. 40 kilo falda erre eta banatu zituzten.
Ekintzailetasunari saria
VI. Enpresa Berrien Azoka eremuan, eskualdeko hamar enpresa berri ezagutzeko aukera egon zen, eta, eguerdian, Azaro Fundazioaren eta Lea-Artibai Garapen Agentziaren ekimenez, Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren sariak banatu zituzten. Aurkeztutako 27 proiektutatik bostek jaso zuten saria. Herribixik gidatutako ekitaldian, negozio ideia berritzaileen saria Zkomunikazi enpresak jaso zuen; emakume ekintzailearen saria egoitza Ondarroan duen Chiquininas-entzat izan zen; negozio ideia jasarrangarriaren saria Ondduk Domuk bioeraikuntza enpresari eman zioten; merkataritza, ostalaritza, turismo, zerbitzu negozio ideia onenarena Hiruki Shop enpresari eta kooperatiba proiektu onenarena Divakia-ri.
Datorren urtean Etxebarrian izango dute hitzordua.