Elkartasun mezua bidali dute Lea-Artibaitik Kataluniara

Urtebete pasatu da katanalek erreferenduma egin zutenetik. Hala, urriaren 1eko Kataluniako erreferenduma gogora ekarri dute azken egunotan Lea-Artibaiko hainbat herritan.

Domekan [irailak 30], esate baterako, Mendexan batu ziren hainbat herritar. Horrekin batera, arrazoi politikoengatik preso jarraitzen dutenei elkartasuna luzatu zieten udaletxe aurreko plazan bildutako herritarrek. Ikurrinak eta Esteladak eskuan, lazo hori handi bat jarri zuten lurzoruan.

Astelehenean [urriak 1], berriz, Lekeition eta Markina-Xemeinen ere egin zituzten elkartasun keinuak, udaletxeen aurrean.

mendexa

Argazkia: Mendexako Gure Esku Dago.

Markina-Xemeingo elkarretaratzea udaletxe aurrean atzo.

Markina-Xemeingo elkarretaratzea udaletxe aurrean atzo.

Urriaren 1eko erreferendumaren urteurreneko elkartasun ekimena Lekeition.

Urriaren 1eko erreferendumaren urteurreneko elkartasun ekimena Lekeition.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend