Alex Zubia: ‘Isilpeko gudariak’

Pasa den astean izan zen aurtengo Gudari Eguna; gudari guztien omenez Txiki eta Otaegi erahil zituzteneko urteurrenean. Txiki eta Otaegirekin batera, hiru espainiar iraultzaile ere hil zituen estatuak. Estatua izan bait zen; tranpa da Erregimena, Diktadura, Francok eta abarrak izan zirela esatea. Espainiar estatua izan zen. Oraindik estatu ez zeneko «pasadizo heroikoak» bere gain hartzen baditu, nola ez ditugu bere gain jarriko erahilketa hauek.
Batzuk irailak 27ko oroimena ezker abertzalearen inguruan kokatu nahi badute ere, gudari guztien inguruko eguna da hau, ez gutxi batzuen ingurukoa.

Hala ulertzen dugu askok aurten bertan Gernika-Lumoko Pasealekuan jarri den estatuaren zentsua. Hala esan zuen Jose Mari Gorroño alkateak ere, gudari guztiei zuzendua zegoela eta adierazgarria da eskultura azpiko plakak dioena: «Dena eman behar jako maite dan askatasunari».

Alex ZubiaHamaika aldiz biolentzia datorren tokitik etorrita ere arbuiagarri dela entzun eta gero, instituzio batetik maite dan askatasuna fusilekin ere defenditzen dela onartzeko kuraia izan du. Eta aizue, ez du inork kontrakorik esan!
Hala ulertu izan dute milaka euskal herritarrek hamarkada luzeotan, maite den gure herriaren askatasunaren alde dena emateko prest egon behar dela. Baita fusila eskuetan hartuta ere, eskulturan bezala. Eta asko eta asko izan dira fusil ezberdinak eskuetan dena prest emateko egon direnak. Fusila eta ikurrina. Fusila eta «izar eta barraduna» estatu batuarrek Iwo Jiman bezala, irudi hori gogorarazten bait dit Pasealekukoak: fusila eta bandera.

Dana emon behar jako, bai, maite dan askatasunari. Batzuetan fusilaz, batzuetan ikurrinaz eta batzuetan isilean eta maitasunaz.

Gehienetan isilik eta atzean, baina maitatzen, izaten diren horiek ere merezi dute Gudari Egunetan, Gudarien aldeko eskulturetan aipatuak izatea, beraiek gabe Euskal Herria ez zen dena izango, ezta egunen batean lortuko duguna izango.

Amak, emazteak… Zuek gabe ez zen posible izango.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend