Ikasle mexikarrak Lea-Artibaira etorri dira ezagutzak hobetu asmoz

Lea Artibai Ikastetxeak Mexikotik etorritako gazte talde bat hartu du ikasturte honetan prestakuntza programa berezi baten baitan. Ikasleak lau hilabetez egongo dira Markina-Xemeinen kokatuta dagoen hezkuntza zentroan eta 4.0 industriak eskatzen dituen gaitasun tekniko zein zeharkakoak landuko dituen prestakuntza espazializatua jasotzeko aukera edukiko dute. Hau da, ikasleek material polimeriko eta fabrikazio prozesuekin erlazionatutako prestakuntza espezializatua jasoko dute.

Lea-Artibain dauden Mexikoko ikasleak. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea

Lea-Artibain dauden Mexikoko ikasleak. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea

Lea-Artibai Ikastetxeak azaldu duenez, Mexikoko Guanajuato estatuko Gobernuak, Goi-mailako Hezkuntza Institutuak eta Mexikon presentzia duten euskal enpresek elkarlan akordio bat sinatu dute TKNIKA, Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa eta berrikuntzako EAEko zentroarekin, teoria eta praktika uztartzen dituen Capacitacion sin fronteras programa bultzatzeko. Euskal Herriko bederatzi enpresak parte hartu dute hitzarmen horretan eta hiru zentrotan egongo dira ikasleak: Lea Artibai Ikastetxean, Bergarako Miguel Altuna Ikastetxean eta TKNIKA zentroan.

Guztira, Guanajuatoko 25 ikasle etorri dira Euskal Herrira eta horietatik hamar egongo dira Lea Artibai Ikastetxean abenduaren 22ra arte. Ikasle mexikarren egonaldia bi zatitan banatuko dela azaldu dute. «Alde batetik, irailaren 4tik urriaren 30era 320 orduko prestakuntza teorikoa egingo dute eta, fase hau bukatzean, abenduaren 22ra arte enpresetan praktikak egingo dituzte». Hain zuzen ere, Mexikon presentzia duten CIE Automotive Abadiñoko enpresan eta Antzuolan dagoen ELAY enpresa euskaldunetan egongo dira; zortzi ikasle joango dira CIE Automotive enpresara eta bi Elay-ra.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend