27 bikote ariko dira Mutrikuko Pala Txapelketan
Danok Bat pelotazale elkarteko kideek inoizko parte hartze handiena izango dela azpimarratu dute. 1. mailan zortzi bikote lehiatuko dira, eta 2. mailan, hemeretziInoizkorik parte hartze handiena izango du Mutrikuko pala txapelketak. Danok Bat pelotazal...
Danok Bat pelotazale elkarteko kideek inoizko parte hartze handiena izango dela azpimarratu dute. 1. mailan zortzi bikote lehiatuko dira, eta 2. mailan, hemeretzi
Inoizkorik parte hartze handiena izango du Mutrikuko pala txapelketak. Danok Bat pelotazale elkarteko kideek jakitera eman dutenez, aurten 27 bikotek eman dute izena.Txapelketa, ohi modura, bi mailatan jokatuko da. 1. mailan zortzi bikote ariko dira lehian, eta 2.mailan, aldiz, hemeretzi. «Aurten bikote askok eman dute izena, inoiz baino gehiagok», azaldu du Jose Mari Manzisidor txapelketaren antolatzaileak.
Txapelketak urte asko daramatza martxan, eta ondo errotuta dago. Herritarrez gain, beste hainbat tokitako parte hartzaileak ere izango dituzte aurten. «Berriatuko, Amorotoko, Soraluzeko, Ermuko eta Tolosako bikoteek eman dute izena 1. mailan. 2. mailan, berriz, Lekeitiokoak, Ondarroakoak, Eibarkoak, Elgoibarkoak, Soraluzekoak, Zumaiakoak… izango ditugu».
Txapelketako lehen partiduak asteburuan jokatuko dituzte.
Pilotazaleek lehen hitzordua gaur izango dute Miruiatz frontoian, 21:00etatik aurrera. Denetara, bost partidu jokatuko dituzte lehen jardunaldian. «Bihar goizean beste partidu bat jokatuko dute, eta domeka goizean, beharbada, beste bat».
Antolatzaileek azaldu dutenez, txapelketa abenduaren erdialdean amaitzea aurreikusten dute. Hasteko, ligaxka bat jokatuko dute maila bakoitzeko bikoteak taldeka banatuta. 1. mailan, lau bikoteko bi talde osatuko dira, eta talde bakoitzetik bina bikote sailkatuko dira finalerdietarako. 2. mailan, aldiz, lau talde osatuko dira: bost bikotez osatutako hiru eta lau bikotez osatutako bat. Talde bakoitzetik bina sailkatuko dira final-laurdenetarako.