Teknologiekin jolasten duten umeen gurasoei zuzendutako hitzaldiak antolatu ditu Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan.
Etxadi orientazio zerbitzuak emango dituen saioetan
Entretenimendua edo dependentzia? eta
Zergatik jolasten dute teknologia bidez gure seme-alabek? galderei erantzuten saiatuko dira, eta adin desberdinetan gurasoek seme-alaben jolasaren inguruan egiten duten kudeaketaz ere hitz egingo dute.
“Gaur egun jolasa hitzak
parte hartze eremu desberdinak bereganatu ditu. Gure seme-alabek familiako kideekin jolastu dezakete, auzoko lagunekin, hezkuntza zentroko ikaskideekin… jolas eremua zabaltzen doa: presente daudenekin eta ez daudenekin edo munduaren bestaldean daudenekin jolastu dezakegu, baita ezagutzen ez dugunekin ere, Internet bidez konektatzen dugunekin alegia. Bai guk eta baita gure seme-alabek ere”, diote antolatzaileek.
Ume bat ordenagailu aurrean.
Aldaketa hau, berez, ez da antolatzaileen esanetan ez positiboa ez negatiboa, egungo garapen teknologikoarekin bat egiten du. “Ondorioz, umeen zaintzaz arduratzen diren helduek, kontrol eta gainbegiratze zorrotzagoa egin beharko lukete”.
Bestalde, jolasa
eskuragarriago bihurtu dela ere badiote. “Orain eta berehalako asebetetze handiagoa ematen du, jolasaren ohiko erabilera edo gehiegizkoa ahalbidetuz”.
Horretaz guztiaz hitz egiteko, lehenengo hitzaldia
Lekeition emango dute bihar [urriak 17], 18:00etan, kultur etxean.
Urriaren 25ean izango da
Markina-Xemeingo hitzaldia, ordu berean, Amankomunazgoan, eta azken aukera
azaroaren 26an edukiko dute gurasoek,
Ondarroako Kofradia Zaharrean, 18:00etan. Markina-Xemeingo hitzaldia gaztelaniaz izango da, beste biak, berriz, euskaraz.