Maumeko Baraiazarrak irabazi du Ispasterko zaldi-mando proba
Ispasterko 33. Zaldi-Mando Proben Sariketako txapela, manta eta 750 euroko saria Muxikako Maume auzoko Baraiazarrak lortu ditu aurten. Maumetarraren animaliak 75 untza, 3/4 untza eta 1,44 metroko marka egin du Ispasterko harriagaz. Bigarren eta hirugar...
Etxebarriko Adorrixa anaiak laugarren (66 untza 1/4 eta 4,14 metro), Mañuko Erauzkin bosgarren (64 untza), Bilboko Kocco denda seigarren (61 untza), Azkoitiako Txibilter zazpigarren (59 untza), Durangoko Rasse zortzigarren (55 untza) eta Markina-Xemeingo Patxua taberna bederatzigarren (54 untza, 1/4 eta 5,35 metro) sailkatu dira.
Lea-Artibai eskualdeko lehen hiru onenek ere sari berezia jaso dute. Kobak lehenengo bi sariak (120+90 euro) eskuratu ditu, eta Etxebarriko Adorrixa anaiek hirugarrena (90 euro).
Eguenean, barikuan eta domekan jokatu dituzte probak, eta bertan bederatzi aberek parte hartu dute. Lehenengo egunean Aulestiko Juan Uriarteren animaliak jarri zuen marka: 69 untza, 3/4 eta 1,90 metro. Bigarren egunean, Mañuko Erauzkinen animaliak lortutakoa izan zen onena: 64 untza. Egunik eta lehiatuena hirugarrena izan zen. Baraizarraren animaliak probalekuan bildutako zaleen arreta bereganatu zuen, eta maumetarraren animaliak Juan Uriartek lehen jardunaldian ezarritako marka hautsi zuen.