Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza jasotzen duen filma emango dute Markina-Xemeinen

Markina-Xemeinen ere ikusi ahal izango da Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiba mugimenduaren sustatzaile izan zen apaiz markinarrari buruzko Arizmendiarrieta. El hombre cooperativo film dokumentala. Kooperatiben Mahaia elkarteak, Azaro Fundazioaren laguntzagaz, Arizmendiarrietaren bizitza joasotzen duen filma emango du urriaren 25ean, eguaztena, 19:00etan, Esperanza eraikineko auditorioan. “Gaizka Urrestik zuzendutako 97 minutuko dokumentalean Mondragon Taldea sortu zuen Jose Maria Arizmendiarrieta ezagutzeko aukera izango dute ikusleek”.

Filmaren kartel iragarlea.

Mugimendu kooperatibista bultzatu zuen Arizmendiarrietaren bizitza eta obra irudikatzeko 40 elkarrizketa ezberdin burutu zituen zuzendariak, eta ikusentzunezko material ugari tartekatzeaz gain, animazioaz ere baliatu zen pasarte ezberdinak azaltzeko. Filmerako soinu banda Kepa Junkerak konposatu zuen.
Sarrera doan izango da eta, auditorioaren plazak mugatuak direla kontutan hartuta, izena ematea beharrezkoa izango da; Kooperatiben Mahaia elkarteak prestatutako esteka honetan klik eginda, Azaro Fundazioaren webgunean edo 94 616 91 72 telefono zenbakira deituta. Izena emateko epea urriaren 24an bukatuko da, 10:00etan.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend