Beletxe Elkartekoek Bird Center zentroa ezagutuko dute
EA // Beletxe Elkarteko kideek Gautegiz Arteagan dagoen Bird Center ezagutzeko txangoa prestatu dute urriaren 25erako. Joan nahi dutenek hilaren 22a baino lehen izena eman behar dute elkartean. Hilaren 25ean 10:30ean irtengo dira Eatik, eta hamaiketako...
EA // Beletxe Elkarteko kideek Gautegiz Arteagan dagoen Bird Center ezagutzeko txangoa prestatu dute urriaren 25erako. Joan nahi dutenek hilaren 22a baino lehen izena eman behar dute elkartean. Hilaren 25ean 10:30ean irtengo dira Eatik, eta hamaiketakoa jan ondoren, 12:15ean bisita gidatua egingo dute Bird Centerren. Kortezubiko Lezika Jatetxean bazkalduko dute ondoren.