Goizale Mendi taldeak ibilaldi neurtua egingo du domekan, eskualdean
Goizale Mendi elkarteak 18,5 kilometroko ibilaldi neurtua egingo du domekan, eta Busturialdeko herritarrei parte hartzeko deia egin die.Urriaren 21ean 08:00etan aterako dira elkartearen lokaletik. Bertan hasiko dute ibilbidea, eta Ganaga, Metxika, Mall...
Urriaren 21ean 08:00etan aterako dira elkartearen lokaletik. Bertan hasiko dute ibilbidea, eta Ganaga, Metxika, Malluku, Altamira, Baserri Maitea eta Foru zeharkatuko dituzte. Mendi taldearen Gernika-Lumoko lokalean amaituko dute.
Ibilaldian taldekoek janaria eta edaria eskainiko dituztela esan dute arduradunek. Bi geldialdi egingo dituzte jateko, ibilaldiaren erdian eta ibilaldia bukatutakoan.
Izen ematea
Parte hartzea doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa dela azaldu dute. Parte hartu nahi duenak egun berean 07:15etik 08:00etara eman beharko du izena, Goizale Mendi Taldearen lokalean, baina aurretiaz egiteko, goizale@goizale.com helbide elektronikoa jarri dute eskura taldekideek; bai eta 639 64 67 23 eta 94-625 84 78 telefono zenbakiak ere.