Emakume Master Cup txapelketan aurrera egin du Olatz Beitia lekeitiarrak
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zuten domekan [urriak 21] Gasteizko Beti-Jai guneko lau pilotalekuetan. Lau t’erdikoaren lehen jardunaldian maila oneko 54 partida jokatu ziren, eta bertan parte hartu zuen Olatz Beitia lekeitiarrak.
Beitiak Promozio mailako hirukoa jokatu zuen Madalen Etxegarai oñatiarraren eta Irati Salinas briñastarraren aurka. Etxegarairen aurka 4-18 galdu zuen, eta Salinasen aurka, berriz, 18-14 irabazi zuen. Talde bakoitzetik bi pilotari promozio mailako hurrengo kanporaketa jokatzera pasa dira, eta Beitia horietako bat da Etxegaraigaz batera. Domekan [urriak 28] Abadiñon jokatuko dute.
Beti-Jai guneko lau pilotalekuetan bost orduz aritutako pilotarien jardunetik bi ondorio nagusi atera daitezkeela ondorioztatu dute antolatzaileek. “Lehena, parte hartzaileek txapelketan hartu duten seriotasuna. Izan ere, deituta zeuden 54 pilotarietatik bakarrak ere ez du hutsik egin, eta prestatu zeuden 54 partidak jokatu dira, euretako 36k lehian jarraitzeko txartela eskuratu zutelarik. Eta ezin da ahaztu, inolaz ere, urtez urte pilotairen maila nabarmen igotzen ari dela, batez ere lehiakidee gazteenen artean eta Mendizorrotzako pilotalekuetara gertaratu ziren ikusleek maila oso politeko partidez gozatu ahal izan zuten”.