Mutrikuko Euskaraldiko Batzordeak bariku iluntzean [urriak 19] aurkeztu zuen hamaikakoa, Beheko Plazan. Goizeko Izarra antzerki taldeko kideek girotutako ekitaldia izan zen, eta horretan, 11 herritarrak oholtza gainera igo eta euskaraz aritzeko edo entzuteko konpromisoa jendaurrean agertu zuten.
Ondokoak dira Mutrikuko hamaikakoa osatzen duten herritarrak: Alberto Gorritiberea, Asier Illarramendi, Elisa Martinez, Oihane Prieto, Iñaki Fernandez, Babacar Sene, Alina Ivan, Anbroxi Goenaga, Ramon Lopez, Clemen Santos eta Ivo Teran. «Ezagunak diren sei Ahobizi eta bost Belarriprest aukeratu ditugu», argitu dute.
Aurkezpena egiteaz gain, datozen asteetan, bariku zein zapatuetan, Euskaraldian izena emateko mahaiak ipiniko dituztela ere esan zuten batzordeko kideek. Barikuetan 19:00etatik 21:00etara egongo dira, eta zapatuetan 12:00etatik 14:00etara.
Momentuz, 130 herritar baino gehiago dira izena emanda daudenak, eta gainerako herritarrei ere animatzeko eta izena ematera hurreratzeko deia egin nahi izan diete Euskaraldiko Batzordeko kideek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.