Olatz Jimenezek irabazi du 29. Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako lehen saioa.
65 bolarik parte hartu zuten
Iruzubietako bolatokian jokatu zen lehen tiraldian eta 8 txirlo botata Markina-Xemeingo Hiru Txirlo Taldeko (
MX3T) bolaria izan zen irabazlea.
Olatz Jimenez, Iruzubietako irabazlea, bola botatzen. Argazkia: Mikel Urkia Zuloaga/MX3T
Lehia estua egon zen lehen ekitaldian. Izan ere,
8 txirloko berdinketa egon zen lehen hiruren artean. Garikoitz Caballero (Garmendipe) eta Unai Loiola (San Migel) ere artez ibili ziren.
Laugarren, bosgarren eta seigarren postuetan ere 7 txirlotara berdinduta gelditu ziren Iruzubietako Antonio Ibarluzea eta Udai Zelaia eta San Migel taldeko Angel Ibarluzea.
Hurrengo jaurtialdia Bergarako
San Joxepen izango da zapatuan [urriak 27], 17:00etan.