27. Perretxiko Jardunaldiak antolatu dituzte Lekeition

Aittitta Txiki​ kultur taldeak 27. Perretxiko Jardunaldijak antolatu ditu aurten. Perretxiko jardunaldiek hiru ekintza bilduko dituzte: perretxiko bilketa, argazki erakusketa eta perretxiko erakusketa.

Perretxiko erakusketa Barandiaran aretoan. Argazkia: Aittitta Txiki

Perretxiko erakusketa Barandiaran aretoan. Argazkia: Aittitta Txiki

Elkarteko kideak perretxikoak batzen ibiliko dira, eta herritarrei ere perretxikoak jasotzeko eta eramateko deia egin diete; biltzen dutena, gero, Barandiaran Aretora eraman beharko dute urriaren 24tik 26ra, arratsaldeetan. Ondoren, herritarrek ekartzen dituzten perretxikoak sailkatu eta erakusketan jarriko dituzte ikusgai.

Urriaren 24tik 26ra bitartean egongo da bai eta ere Perretxiko Argazki Erakusketa, 18:00etatik 20:00etara.  Perretxikoen erakusketa berriz, domekan [urriak 28] egingo dute Uribarren Abaroa Fundazioan. Erakusketa 11:00etatik 14;00etara egongo da ikusgai. Pintxoak ere egongo direla gaineratu dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend