Lekeitioko Santo Tomas azokako postuak eskatzeko epea, zabalik

Santo Tomas Azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea zabaldu du Lekeitioko Udalak. Urtero modura, abenduaren 21ean ospatuko da azoka Lekeition, eta eskualdeko etxe abereen erakusketa ere egingo dute.

Aurten ere Landa Garapenerako elkartea arduratuko da postuak jartzeko eskaerak kudeatu eta bideratzeaz. Azokan parte hartzeko eskaerak Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen egoitzan, telefonoz deituta (94-620 36 11) edo helbide elektronikora (leaartibai@leaartibai.org) idatzita egin behar dira. Epea azaroaren 16ra arte egongo da zabalik.

Azokaren eremu mugatuagatik, baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak jaso ostean, udalak Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkartearen laguntzagaz azokaren esparruan erakusketa eta salmenta postua izango duten ekoizleak aukeratuko dituela azaldu dute.

Azokaren antolakuntzak gutxi gorabehera 5.500 euroko kostua duela jakitera eman du udalak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend