Plazaren hobekuntza lanak aurrera doaz
Munitibarko plaza konpontzeko lanak urriaren 8an hasi zituzten. Hain zuzen ere, lurzoruan apurtuta zeuden adreilu gorriak kendu dituzte, eta berriak jartzen ari dira. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, lanek iraun bitartean, plaza tarteka edo erem...
Munitibarko plaza konpontzeko lanak urriaren 8an hasi zituzten. Hain zuzen ere, lurzoruan apurtuta zeuden adreilu gorriak kendu dituzte, eta berriak jartzen ari dira. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, lanek iraun bitartean, plaza tarteka edo eremuka itxita egongo da. Hau da, zatika burutuko dituzte konponketa lanak, eta horrela, ez da guztiz itxita egongo.