Usotegi Eguna, zapatuan, Lekeitioko Usotegi parkean

Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak antolatuta, Usotegi Eguna ospatuko dute beste urte batez, zapatu  goizean [urriak 27], Lekeitioko Usotegi parkean. Antolatzaileek azaldu dutenez, auzolana taldearen ardatz nagusia denez, aurten ekintza bakarra antolatu dute filosofi horren baitan. “Auzolanean egingo dugu zelaiko belar mozketa, ortuko hazi haztegien prestaketa, landaketak eta abar”.

Auzolanean egingo dituzte ekintzak, 10:00etatik 12:00etara. Ostean, 12:30ean, hamaiketakoa egingo dute, taldeko kideek eramango duten jakiekin.

Usotegi Egunari esker taldeko kideek Usotegi parkean egiten duten lana erakusten diete herritarrei. Horrez gain, herritarren batek parkean bere ortua eduki nahiko balu, parkeko ortuan horretarako lekua dagoela azpimarratu dute elkarteko kideek. “Taldeko kideok laguntzeko prest gaude, eta nahiz eta egun horretan gauzak landatu, gerora nahi duenak nahi duen modura kudeatu ahal du bere ortua, nahi dituen landareak ipinita”. Dena dela, ortua erabili nahi duten herritarrek taldeko kideei jakinarazi beharko dietela esan dute.

Azken urteetan modura, Usotegi jendez beteko da beste behin ere. “Animatu eta zatoz gurekin goiz ederra pasatzera”, esan dute Lekitto Bedarra taldeko kideek.

Usotegi Eguna 2017 lekeitio

Iazko Usotegi Eguneko irudia. Argazkia: Lekitto Bedarra.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend