Garbiñe Saenz de Buruaga izango da berriro EAJren alkategaia
Garbiñe Saenz de Buruaga izango da berriz ere Ispasterko EAJ-ren alkategaia. Egungo alkatea da, eta 2019ko udal hauteskundeetarako ere Ispasterko EAJren Uri Erakundearen gehiengoaren babesa eskuratu du. «Ispastertarrek euren botoekin babestea nahi du...
Erronkari «ilusioz beteta eta gauza garrantzitsuak egiten jarraitzeko gogoagaz» aurre egiten diola gaineratu eta lan egiterakoan hurbiltasunak daukan garrantzia azpimarratu du: «Garrantzitsua da kaletik ibiltzea, herrikideen kezkak entzutea, pertsonekin egotea…».
Bere ustez, azken bi urteak esanguratsuak izan dira: «Barainka, Soluanes, Erkiaga eta Gallete auzoetako zati batera saneamendua eramateko ahalegin handia egin dugu. Hala, eraginkortasun energetikoaren alde eta isurketak murrizteko lan egiten ari gara, gure inguruan erreferente bihurtu gaituzten instalazioekin. Kiroldegiko instalazioak hobetzen eta handitzen ari gara, eta eraikin bat birgaitzen, Kultur Etxe bihurtzeko».
Alkatetza lortuz gero, datozen urteetarako dituzten proiektuak azaldu ditu: «Eskola handitzea eta eraberritzea, garraio publikoa hobetzea, industrialdearen garapena bultzatzea eta udal mailan lortutako zerbitzuen kalitateari eusten jarraitzea».