Lekeitioko Turismo Bulegoak 17.000 bisita eduki ditu udan

Lekeitioko Turismo Bulegoak 17.000 bisitari baino gehiago izan ditu uda garaian, “gehienak noski, uztailean eta bereziki abuztuan”.  Hala ere, aurreko urteko datuekin alderatuta, turismo bulego zerbitzura jo dutenen kopurua jaitsi egin dela zehaztu dute. “Beharbada, teknologia berrien erabilerak informazio bilatzeko ematen duen erraztasuna izan daiteke horren arrazoietako bat”.

Zehaztu dutenez, Santa Katalina Itsasargiak 1.000 bisitaritik gora jaso zituen, Marierrotak 500 eta Elizak 2.000 inguru.

Bestalde, Kitto Lekeitioko merkatarien elkarteak udaren balorazio oso positiboa egin du. Eguzkiñe Arrasate elkarteko lehendakariak aipatu duenez “orokorrean Lekeition jende asko ibili da aurten eta merkatariak oso pozik gaude”. Hala ere udako salmentekin ezin direla bizi nabarmendu dute. “Neguan Lekeitiora jende gehiago etortzea behar dugu. Eta Lekeitioko Udalarekin batera buru belarri gabiltza lanean neguan zer egin dezakegun pentsatzen”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend