Azaroaren 14ra arte eskatu ahal dira Errigoraren udazkeneko kanpainako saskiak

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainako eskaerak egiteko epea zabalik dago. Azken urteetan egin modura, aurten ere bi saski egongo dira aukeran: beltza (Errigoraren saski klasikoa) edo zuria (berritasunak eta produktu bereziagoak jasotzen ditu). Saski bakoitza 50 euroren truke eskuratu ahalko da. “Auzolanari esker, %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari bideratuko zaio”.

Aurten Nafarroa hegoaldeko 23 ekoizleren produktuak eskainiko dituzte. “23 kontserba etxe eta olio erroten atzetik dozenaka langile ta ehunka nekazariz osatutako familia dagoela gogorarazi nahi dugu”.

Eskaerak herri ezberdinetan eta Internet bidez egin ahal dira; guztira 200 herri baino gehiago daude eskaerak egiteko sarean. “Askotan, gainera, hainbat banaketa guneren artean aukeratu ahalko da”. Eskaerak egiterakoan guneetako bat aukeratu beharko dute herritarrek, eta orduan jakinaraziko zaie noiz pasatu behar duten saskia jasotzera.

LEA-ARTIBAIN ETA MUTRIKUN ESKAERAK EGITEKO LEKUAK:

Errigora udazken kanpaina nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Kanpainaren aurkezpena. Argazkia: Errigora.

Aurtengoa bosgarren kanpaina da. Eta orain arte egindako kanpainei esker, Errigorak 800.000 euro bideratu ditu euskalgintzara. “Ezbairik gabe, Nafarroa hegoaldeko ikastolentzako ekarpen garrantzisua izan da urteotakoa. Egoera ekonomiko zailean gaude, eta ekarpen hauek arnasa lasaiago hartzeko balio izan digu”, dio Argiñe Kortak Nafarroa hegoaldeko ikastolen elkartearen, Sortzen elkartearen eta AEKren izenean.

Udazkeneko aurtengo kanpainaren aurkezpenean, diru ekarpena zertarako erabili duten zehaztu zuten AEK-ren, Sortzenen eta ikastolen elkarteetako ordezkarien. “Hutsuneak bete eta konponketak egiteaz gain, ikastolek erronka berriei ekiteko inbertsioetara bideratu dute. Sortzenek, ostera, D ereduko taldeak sustatzeko erabili du. Azkenik, AEKk diru ekarpenaren zati handi bat ikasleei matrikula arintzeko beka-sistema martxan jartzeko erabili du”.

Aurtengo kanpainan Euskaraldiak leku berezia edukiko duela gaineratu dute, “une honetan euskalgintzak duen egitasmo nagusia delako”. Errigorako kideek azpimarratu dutenez, kanpainarekin Euskaraldia elikatzeko “ahalegin berezia” egingo dute.

[IAZKO DATUAK ZEINTZUK IZAN ZIREN JAKIN NAHI? KLIK BATEN]

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend