Orain arte Bizkaiko Foru Aldundiaren esku egon da mendi publikoen kudeaketa. Eta Bizkaiko EH Bilduk esan duenez, alor horretan EAJ “arduragabekeriaz” jokatzen ari da. “Lurraldea zuhaitz ahulez josita dago, eta horregatik sratu dira gaixotasunak horren erraz”. Hori iritzita, EH Bildu agintean dagoen udalerrietan lurren erosketa publikoari ekiteko neurriak martxan ipini dituzte. Berriatua da lehen urratsak eman dituen udaletako bat. Hala,
aurrekontuetatik 10.000 euro bideratu dituzte mendi lurrak erosteko.
“Orain arte, zuten baliabide eskasengatik, mendi publikoetan planifikazioa eta kudeaketa aldundiaren esku utzi izan dute udalek”. Egoera hori bereziki lur eremu handien jabe ziren udalerri txikietan gertatzen zela diote. Baina koalizioak mendi horien udal planifikazioaren berreskuratzearen beharra ikusten du, eta ondorioz kudeaketa eurenganatzeko pausoak ematen hasi dira.
Jon Arriola Berriatuko alkatea, EH Bildu Bizkaiak mendi publien berreskurapena aurkezteko egindako arregaldian. Argazkia: EH Bildu Bizkaia
Berriatuko Udalak aurten diru partida bat horretara bideratu badu ere, datozen urteetan ere
ildo beretik jarraitzeko konpromisoa hartu du. “Espezieen kontserbazio eta berreskurapenera zuzendutako hektareen kopurua handitzeko apustu publikoa egin nahi dugu. Azken helburua basoak ekosistema moduan berreskuratzea da”. Berriatuaren pausoak jarraitu dituzten beste udalerri batzuk dira Atxondo, Urduña eta Igorre.
Koalizioak dio Bizkaian pinu monolaborantza nagusi dela eta mendien maneiu industriala egiten dela, zuhaitz guztiak erabat eta aldi bakarrean ateraaz
EH Bilduk esan du Bizkaiko mendiek eta baso sektoreak bizi duen egoeraz arduratuta daudela. “EAJren politika publikoak bultzatuta, lur jabeek pinudiaren aldeko apustua egin zuten. EAJ izan da sektorea porrotera eraman duena”. Horren aurrean, EH Bilduk
errentagarritasuna eta jasangarritasuna erdigunean jarri nahi ditu. “Hori posible izango da basogintza politika aldatzen bada”.
Gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako
baso publikoen egoera ondokoa dela diote koalizioko kideek: “
Pinu monolaborantza nagusi da, eta mendien maneiu industriala egiten da, zuhaitz guztiak erabat eta aldi bakarrean ateraaz”. EH Bilduren iritziz, praktika horren ondorioz pinuen gaixotasunak eragin berdina dauka mendi publikoetan zein pribatuetan. “Baso eredu bera daukate”.
Sektoreko agenteekin kontaktuak egiten hasi direla ere esan dute, “egoeraren analisia lehen eskutik ezagutzeko eta bakoitzak ikusten dituen irtenbide posibleak kontuan hartzeko”. Sektoreko langileei, gainera, EH Bilduk aurkeztutako
Mendi Foru Arau proposamenaren edukiak helaraziko dizkietela esan dute. “Horretan ekoizpenerako eredu berrietara igarotzeko proposamena egiten da. Kalitatezko egurra ekoitzi eta ustiategien errentagarritasuna handitu behar da, egurraren industria laguntzailearen sektorea indartzeko eta garatzeko”.
HONEKIN LOTUTA: