ELA eta LAB pozik daude Gipuzkoako zahar etxeetako grebaren jarraipenarekin

Bi sindikatuek bakoitzak bere aldetik deitu du greba. ELAk, esaterako, lanuzteak eguaztenean, eguenean eta barikuan [urriak 24-25-26] egiteko deia egin zuen. LABek, aldiz, gaurko deitu zuen greba. Bi sindikatuak, baina, pozik agertu dira lanuzteek eta grebak eduki duten jarraipenarekin. “Kontuan hartu behar da gutxiengo zerbitzuak %70 izan direla, eta gosari, bazkari eta afarietan %80. Beraz, greba edo lanuztea egin nahi zuten langile askok lan egin behar izan dute”.

ELAk, esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egin du gaur protesta. Ekintza horretan Gipuzkoako patronalak negoziatzeko batere borondaterik erakusten ez duela eta gatazkari irtenbidea bilatzeko aldundiak daukan inplikazio eza salatu dute. Ekitaldian, gainera, Bizkaiko zahar egoitzetako langileen elkartasuna jaso dute. Azken horiek 365 eguneko grebaren ondoren lortu zuten akordioa. Protesta egin eta gero manifestazioa egin dute.

LABek ere Donostian egin ditu protestak. “Pozik gaude langileak gogor daudelako”. Auto karabana bat eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratze bat egin dituzte. “Aldundiaren aurrean patronalaren jarrerarekin nazkatuta gaudela salatu eta sektorearen arduradun nagusi Gipuzkoako Foru Aldundia ere kritikatu dugu, gure behar eta aldarrikapenei muzin egitegatik”.

Azaroaren 9an negoziazio mahaia batuko da, eta egun hori heldu harte protestak egiten jarraituko dutela argitu dute. “Mahai horretan zerbait lortzen bada ondo, baina eskaerak egiteko protestak egiten jarraituko dugu”.

gipuzkoa zahar etxe greba ela sindikatua

ELAk Donostian egin duen manifestazioa. Argazkia: ELA

gipuzkoa zahar etxe lab sindikatua

LABek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egin duen elkarretaratzea. Argazkia: LAB

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend