110 lagunek egin dute mendi martxa
Mendexako Udalaren eta Kuku Habixa elkartearen deialdiari erantzunez, 110 pertsona batu ziren domekan, Mendexako Mendi Martxan. Bi ibilbide zeuden aukeran: 6,5 kilometrokoa eta 15 kilometrokoa. Ibilbide luzea 70 lagunek egin zuten, eta laburrena, berri...
Mendexako Udalaren eta Kuku Habixa elkartearen deialdiari erantzunez, 110 pertsona batu ziren domekan, Mendexako Mendi Martxan. Bi ibilbide zeuden aukeran: 6,5 kilometrokoa eta 15 kilometrokoa. Ibilbide luzea 70 lagunek egin zuten, eta laburrena, berriz, 40 lagunek. Eguraldiak lagundu ez arren, bildutako jende kopuruagaz eta ibilbide berriagaz pozik eta oso gustura geratu direla zehaztu dute.