HITZAk ate irekien jardunaldia egingo du Markina-Xemeingo bulegoan

Ilusioz gainezka eta eskualdeko albisteak bertoko hizkuntzan sortu eta emateko gogotsu hasi zuen ibilbidea orain 15 urte Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZAk. Azaroaren 11n banatu zuen Ondarroako Kafe Antzokian 1 zenbakia. Ospatzeko eguna izan zen, eta betetzear dagoen urteurren borobila ere ospatu egin nahi du,  egun seinalatu hartan egin zuen modura, zuekin guztiokin. Horretarako, azaroaren 11n, domeka, HITZAk ate irekien jardunaldia egingo du Markina-Xemeingo egoitzan (Arretxinaga, 1).

Talde eragileetako ordezkari, iragarle, harpidedun, kolaboratzaile, euskaltzale, kultur eragile… 15 urteotan HITZA sostengatu duzuen guztiok zaudete ate irekietara gonbidatuta. «Guk, zuk, zuek… Egunez egun, guztion artean egiten dugu HITZA; eta guztion artean hauspotuz, sendotuz eta hedatuz egingo du aurrera eskualdeko komunikazio proiektuak».

Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta, besteak beste, Herribixi kooperatibako kide Eneko Arratek eta Nerea Gartziak antzezlan txiki bat egingo dute. Pasartez pasarte, luntxa ere egongo da.
Ez da hori izango 15. urteurren ospakizun bakarra. Datozen hilabeteetan ere hainbat ekintza egingo ditu egunkariak Lea-Artibai eta Mutrikun. Orduan ere zuekin guztiokin.

HONEKIN LOTUTA: 15. urteurrenari lotutako edukiak

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend